Itxi

Bere azken "zortzimilakoa"

Pasaban Shisha Pangma igotzen hasi da

Erredakzioa

Hamalau "zortzimilakoak" lortzen aurreneko emakumea izateko, Oh Eun Sun da tolosarraren eragozpen nagusia. Korearra Annapurnako tontorretik oso gertu dago eta astearte honetan iritsi daiteke.

Edurne Pasaban alpinistak astearte honetan ekingo dio Shisha Pangmako tontorra (8.027 metro) egitearen xedeari. Bere hamalaugarren "zortzimilakoa" izango litzateke.

Katmandutik abiatu dira larunbat honetan tolosarra eta bere espedizioa eta Txinako muga arazorik gabe gainditu dute. Nyalam herrira gaur bertan iristea espero dute eta bertatik Shisha Pangmako kanpamendu baserantz (5.200 metrotan, gutxi gora behera) irtetea. Puntu horretan hasiko liztateke "benetako" igoera, aurretik esan bezala, apirilaren 27an.

Hamalau "zortzimilakoak" lortzen aurreneko emakumea izateko, Oh Eun Sun da tolosarraren eragozpen nagusia. Korearra Annapurnako tontorretik oso gertu dago eta astearte honetan iritsi daiteke.

Tolosarrak Miss Oh-ren igoera batzuen inguruan "zalantza asko" daudela esan du: "Ez du Kangchenjunga igo". Sherpek adierazi diote korearrak ez duela igo eta eurek emango dutela horren berri.



Albisteak (3)